XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Prozesua itzulgarria dela onartzen bada, dela jakinik:


Beraz, tenperatura konstantean gertatzen den prozesu itzulgarrietan Helmholtz-en energia asakearen aldaketa sistemak egiten duen lan itzulgarria izango da, baina zeinua aldatuta.

Ohar gaitezen lan osoaz ari garela eta ez dugula errestrikziorik jarri sistemaren izaerari buruz.

13.2.- Gibbs-en energia askea

Entropiatik abiatuz lortzen den bigarren funtzioa Gibbs-en energia askea da.

Normalean energia askea soilik deritzona, eta batzutan entalpia askea.

Honelaxe definitzen da:


Edo Helmholtz-en energia askearen funtzioan ere jar daiteke:


Gorago aipatutako funtzioaren antzera hau ere magnitude estentsiboa da eta egoera-funtzioa; beraz, bere diferentziala diferentzial zehatza izango da.

Bi funtzioen definizioak kontutan izanik, bien artean dauden antzak, entalpiak eta barne-energiak dituztenekin konpara daitezke.

Gibbs-en energia askeari esanahiren bat edo aurkitu nahian azter dezagun tenperatura eta presio konstantean gertatzen den prozesua.

Orduan:


Prozesu itzulgarria onartzen bada:

Ordezkatuz: